XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakaslea I (CD-ROMa)


Programa-mota: azalpena, ariketak, joko didaktikoa
Irakasmaila(k): LMH 3, DBH, BBB, LH, IEE
Jakintzagaia(k): Euskara, Hizkuntza
Urtea: 1995


Windows beharrezkoa: bai
Beharrezko RAM memoria: 4 MB
Gutxienezko prozesadorea: 386
Txartel grafikoak: VGA
Multimedia da: bai


Diskete-kopurua: CD-ROM
Disko gogorra behar da: bai
Instalazioa du disko gogorrerako: bai


Edukinaren egilea: J.M. Navacues, A. Ortiz de Landaluze
Trataera informatikoa: J. Garcia, T.Torre
Produktorea: KB taldea
Banatzailea: KB taldea
Salmenta-prezioa: 25000 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Proiektu guztia hiru ardatz nagusiotan oinarritu da:

A) edukinak eta berauek lantzeko estrategiak ongi sailkaturik eta mailakaturik prestatu dira B) ikas-prozesua ordenadorearen eta ikaslearen arteko elkarlanean oinarritu da, sistema elkarreragilea sortuz C) interfacea oso atsegina prestatu da, media desberdinak erabat integratuz.

Teknikak eskaintzen dituen ahalmenez baliatuz ordenadoreak, ohiko testuaz gain, irudi errealak eta irudi animatuak edo marrazki bizidunak, ahots errealak, animazioa duten aurkezleak (bideo-jokoen antzera), funtzionamendu-era intuitiboa (ikonoen bidez), ahotsez erantzun beharra (grabazio digitala ordenadorean bertan) eta antzeko trikimailuak erabiltzen ditu erabat integraturik (CD-ROM multimedian bereziki erabiltzeko eginiko lana da).

Gaur egun gazteek hain ezagunak dituzten irudien erara egokitu da.

Ohiko dinamikan, bi faktore berriok sartu nahi izan ditugu: atzeratuta daudenek edo hutsuneak dituztenek euren maila hobetzeko aukera autonomoa izatea, alde batetik; trebatze- eta sakontze-prozesua indartzeko bideberria eskaintzea, bestetik.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako ikaslegoari zuzentzen zaio, euskalduntzean zein alfabetatzean dabilenari.

Hizkuntz helburu hauek ditu: gaitasuna; autonomia, elkarlana eta ikerketa bultzatzea; hizkuntz funtzioak lantzea; Topikoak lantzea; hizkuntz formak lantzea (HABEren programazioa jarraituz, lehen honetan atalase-maila); Oinarrizko curriculum diseinuan agertzen diren orientabideei jarraituz;

eguneroko hizkuntz erabilerei dagozkien forma eta errejistroak jasotzen dituzten edukin osagarriak; hiztegia (hain labur ematen dira, ezinezkoa baita 300 orduko ikastaro baten parekidea den CD-ROM honen helburu guzti hauek laburpen honetan zehaztea).

25 ikastunitatetan banatutako antolamendua du.

Ikastunitate bakoitza topiko edo egoera baten inguruan antolatzen da, Krisk eta Krask iratxoen aurkezle-laguntzaz.

Atal nagusia Ikusi eta ikasi da: a) lehenengoz topikoari dagokion eszenatokia agertuko da eta protagonistek gidoitxo bat antzeztuko dute (komiki animatu baten moduan).

Erabiltzaileak bigarren pausoan protagonista baten lekua hartu eta bere gidoia antzeztu beharrean egongo da.

Bere ahotsa era digitalean grabatzeko aukera izango du eta antzezpena bere ahots grabatua tartean delarik entzun.

Lan-modu honek eraginkortasun handia du.

b) bigarren fasean agertutako hizkuntz formak landuko dira, gramatikaren atala da.

Bi iratxoek azalpen gramatikalak emateko, laguntzeko edo testuinguruan agerturiko formen lanketarako proposamenak egingo dizkiote erabiltzaileari.

Dena dela, gramatika didaktikoan oinarritutako azalpenak beti eskueran izango ditu, laguntza eskatuz gero.

Erantzun guztiak idatziz edota ahotsez ematen dira.

Bigarren atala, lantzen ari den eskenatokian oinarritutako Hiztegi grafikoa da: bertan agertzen diren objektu guztiak eta era berean, familia lexikoak, sinonimoak, antonimoak, e.a.

Atal honetan fonetika alorreko ariketak ere agertuko dira, doinua lagun multimedian.

Hirugarren atala topikoarekin zerikusia duen testuen lanketa da: testuak eta berbaldiak, trebetasun hartzaileak eta sortzaileak lantzen dira.

Irakurmena hobetzeko hainbat ariketa ere eskainiko da.

Azken atalean euskal kultura landuko da: topikoari loturiko kantaren bat (ordenadorean zuzenean entzuten da, abeslariaren irudia eta testua aurrean duzularik!), Euskal Herriko hainbat ezaugarri eta horren inguruko ariketak (emandako informazioetatik abiatuz, ikaslea ikerketara bultzatu nahi da).

Azkenik, ordenadoreak ikaslearen erantzunak aztertu eta ebaluatu egiten ditu, unean-unean bere lan-egoeraren berri emanez.

Ebaluazio horren arabera bideratuko du ikasleak landuko duen materiala edo zatia.

Irakaslearentzat ikasleen jarraipena egiteko modulu berezia du.